XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kilimandjaroko gailurra ireki zen eta kolore guziak bertatik atera ziren.

Hiru egun eta hiru gauez, kolore guzietako euria erori zen.

Gero, alimaleko ortzadarra jalgi zen sumenditik.

Zilar koloretako errekak hasi ziren kantatzen, harrien artetik pasatuz.

Kolore anitzetako txoriak hasi ziren gurguriatzen.

Arrazoinik gabe, gizakiek irri egiten zuten eta berehala, denek ahantzi zuten munduaren lehen kolorea.

Denek... Alamuk, bere ondorengoek eta elefante guziek ezik.

Geroztik, bada beti Pigmeo bat hauxe kontatzeko:

- Garai hartan, kolore bat baizik ez zen munduan, hau da, grisa.

Eta sinesten ez dutenei hauxe kontatzen die:

- Elefanteak grisak gelditu dira Azinboagatik.

Hain laster ibili zen, han bero zen zelaiera iritsi zelarik, urmael batean bainatu zela.

Lohiak babestu zion larrua, kolore guzietako euria erori zelarik.

Horrela atxiki du, Azinbok, munduaren lehen kolorea.

Eta haur batek erraten badu:

- Beraz, elefanteak triste izango dira grisak gelditzeagatik.

Pigmeoak erantzunen dio:

- Ezetz!

Elefanteak pozik dira, gris pixka bat polita da, mundua alaia denean.